Listen Create
To play this episode please use a different browser. For more information, check out our help page.
Feed
Quick Discovery
Trending
Following
Playlists
James Bond
London

007
Podcasts Followed
006
Playlists
Find podcasts to follow in
Quick Discovery or Trending
Please wait while your feed is loading.


to view your feed.
Discover Popular Podcasts
Music
Talk
PREVIOUS PAGE
NEXT PAGE
Medikuntza eta literatura
by Pako's podcast
2m 28s
104
December 28, 2007
Add to Playlist
Download Episode

EPISODE DESCRIPTION
Idazlea: Kirmen Uribe Irakurlea: Josune Uribe-Etxebarria Iturria: "Berria" egunkaria
COMMENTS
Post Comment
Guest
February 6, 2008
MEDIKUNTZA ETA LITERATURA Lagun batek kontatu zidan duela gutxi zergatik erabaki zuen medikuntza ikastea. Neskatoa zelarik ezin zuen jasan aitona ohean etzanik ikustea, gaixo. Hainbeste maite zuen aitona hura, horren handia, horren gihartsua izan zena ordura arte. Eskutik helduta egiten zituzten mendi bueltak elkarrekin, aitonak eta ilobak. Eskutik heltzen zion orduan ere aitonari baina kexu zelako ohean. Orduantxe erabaki omen zuen medikua izatea, ezin zuelako jasan aitonaren sufrimendua. Medikua izango zen eta maite zuen jendea libratuko zuen heriotzatik. Tamalez, urteekin konturatuko zen neskatotan izan zuen uste hura inozoa zela erabat, munduko ikasketa guztiak egin arren ez dagoela inor libratzerik heriotzetik. Asko jota behin-behineko garaipenen bat lortuko zuela, bizia ahalik eta gehien luzatzea. Idazleak ere neskato haren antzeko asmoa du barru-barrutik: idazlea heriotzari gailendu nahi zaio beti. Hortxe dabil harekin lehian, medikua izango balitz bezala. Idazleak jaso egin nahi du une oro galtzen ari den hori. Jaso nahi ditu bizipenak, ikusten dituenak eta entzuten dituenak, oroitzapenak eta pentsamenduak paperera ekarri nahi ditu gal ez daitezen betirako. Uste du zer edo zer behintzat lapurtuko diola heriotzari, den-dena ez dela ahaztuko, maite dituen horiek bizi egingo direla nolabait paperean geratzen badira irarriak. Bere asmoa haur batena bezain inozoa dela jakin arren, edo horrexegatik beragatik agian. Testua: Kirmen Uribe Irakurlea: Josune Uribe-Etxebarria
ABOUT THIS PODCAST
Pako's podcast
 15    105
Want more from this podcast? Request New Episodes
SUPPORT THIS PODCAST
This podcaster hasn't set any support options.
MORE EPISODES

Best Podcasts By City

Discover, listen and subscribe to the best podcasts of 2025 worldwide.

Best Podcasts By Category

Listen to the top podcasts of 2025 on Podomatic

Search
Please to
view your profile.
Please to
view your followed podcasts.
Please to
view your playlists.
SKIP
×